Bertsoaren goiengradoa Jimmy Jazzen
Leningradoko kabiarra, Cacereseko urdaiazpikoa, Karibeko Ostra edo Eskuernagako ardoa, nahi duzuen konparazioa erabili, baina kontua da bertsolaritzaren aldapeko sagarraren adarraren puntaren punta bilduko dela aste honetan Gasteizen.
NOIZ? Urriaren 14an (ostegun honetan), 20:00etan.
NON? Jimmy Jazz aretoan.
NOR? Julio Soto, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Oihane Perea eta Maialen Lujanbio (hau da, Euskal Herri zoritxarrez fragmentatu honek herrialdeka dituen bertso-txapeldunak + txapeldun guztien ama heggnaniagga)
Bertxoko han izango da, eta datorren astean emango dizuegu cronichle-a. Izan huntz!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!