Bertso egunetik AKBTX 2012ra, kitaniebes ta guzti
ENTZUN:{audio}lazkano.mp3{/audio}
{simpledownload href=mp3/lazkano.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}
Bertso eguna, bertso eguna…. Bertsolaritzaren elitearen eta herri xehearen elkargune, sagardoaren idolatrazioaren gailur, dominoak dominatutako metafora kutreen sabai. Aurreko asteburuan izan genuen bertsozaleok bertso-urteko zita garrantzitsuenetako bat, eta nola ez, Bertxoko han egon zen (horren lekuko, audio forman ekarri dizuegun oparitxoa: goian klik eginda entzun dezakezue Amets Arzallusek eta Imanol Lazkanok egindako puntukako saioa, bizi-bizi. Imanol Lazkanok plazetatik erretiroa hartuko duela iragarri eta gero izan zen hori: attona ez dago ixilik gelditzeko, hala ere…). “Bertsolaria eta bere ingurumaria” atalean kontatu dugunez, gure protagonista xarmagarria ere bertan izan zen. Hori dena entzun nahi: hona aste honetako programa oso-osorik.
Dena dela, trantsizioko astea dela esan dezakegu: asteburu honetan hasiko da, elurrak uzten badu behintzat, Arabako 2012ko Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Esan digute Asier Latabla arduradun jaunak kitaniebes txiki bat jarri diola furgonetari, afari guztietarako bidea zabaltzeko… Bertxokon, datorren asteazkenean 20:00etatik 21:00etara, asteburuak eman duenaren berri, nola ez. Bitartean, izan hauntz
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!