Beñat Goitia gasteiztarrak Benizze proiektuko laugarren lana aurkeztu du: Urrea, intxaurrak eta txanpaina
Diskoa laster publikatuko duela iragarri du.
Beñat Goitia gasteiztarrak proiektu berria aurekztu zuen joan den martxoan: Benizze. Bilboko El Tigre estudioetan grabatutako kantuak dira, Jon Aguirrezabalagaren (We Are Standard) produkzioarekin eta Xabier Eguiak masterizatuta.
Bazatoz? izeneko abestia (eta bideoa) izan zen kaleratu zuen lehena «frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza» uztartzen zituen lana. Zilarrezko Bala izan zen bigarren, eta Ruper Ordorikak kolaboratutako Mamuak eta izozkiak, ondoren. Kaleratu berri duen hauxe da laugarrena: “Urrea, intxaurrak eta txanpaina”.
Montauk taldearekin bi disko argitaratu ostean, bestelako zerbait egin nahi izan du Beñat Goitiak oraingoan: «Mundua aldatu egin da, eta baita ni ere. Ezin gara ezer gertatu izan ez balitz bezala 2019ko moldeetara itzuli. Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz». Benizze deep dance eta chill estiloko diskoa da, izan ere. «Ziur naiz hau dela nire bizitzako diskoa», baieztatu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!