Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista aldarrikatu du Mugimendu Feministak
Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean manifestazioak egin dira Arabako dozenaka herritan, Mugimendu Feministak deituta, "Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!" lelopean.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, Arabako dozenaka herritan. Aurten “Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!” lelopean egin dute deialdia, eta “justizia feminista” aldarrikatu dute, nagusiki.
Gasteizko manifestazioan hitza hartu dute hainbat kolektibok, horien artean, Etxerat, Oneka, emakume ijitoak edota etxeko langileak. Defendatu dute justizia feminista “kolektibo ezberdinen aldarrikapenekin sortzeke dagoen beste bizimoduetara abiatzea” dela: “ardura kolektibotik, duintasunetik, bestearen aintzatespenatik eta iraunkortasunetik”.
Aurten berriz ere batu gara Gasteizen, Euskal Herrian eta
munduko beste txokoetan ozen oihukatzeko haserre eta amorratuta gaudela!Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak
bere horretan jarraitzen duen bitartean. pic.twitter.com/arFSh8ghar— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) November 25, 2022
Gogorarazi dute indarkeria matxisten kontrako sistemak emakume eta sexu-genero disidenteen kasu asko kanpoan uzten dituela, baita indarkeria matxista diren beste egiturazko desberdinkeria asko ere, besteak beste: emakume migratuen prekarizazioa; trans, eta sexu-genero disidenteen eskubideen urraketa sistematikoa; etxeko langileen lan baldinzta esklaboak; emakume defendatzaileen kriminalizazioa; emakumee ijituen kontrako zapalkuntza historikoa; eta emakume presoen giza eskubideen urraketa.
Mugimendu feministak jasan duen kriminalizazio saiakera sistematikoa nabarmendu nahi izan du; indar polizialen zein instituzioen aldetik jasandakoa, hain zuzen ere. Urrian, esaterako, lau pertsona jazarri zituen poliziak aborto eskubidearen aldeko kontzentrazio batean. Eraso hauen aurrean emakumeen eta sexu-genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez dutela helburu salatu dute.
“Ardura kolektiboa” azpimarratu dute indarkeria matxistari erantzuteko, eta autodefentsa feministaren aldeko deia egin dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!