Belaunaldi ezberdinak eskuz esku lotuta, etorkizuna erabakitzeko
“Eman eskua etorkiZUnari” lelopean, ehunka kilometro egingo ditu datorren igandean Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko giza kateak. Donostian, Paulo Muñoak zabalduko du katea: 77 urteko donostiarrak lehen unetik parte hartu zuen Gure Esku Dago ekimenean, eta ziur dago erabakitzeko eskubidea gauzatzea lortuko dela. Beste muturrean, Gasteizen, Aroa Arrizubieta gasteiztar gazteak itxiko du giza katea, Eusko Legebiltzarrean. Arrizubietak 16 urte ditu eta harro dagoela adierazi du “gazte, emakume eta arabar” guztien ordezkaria izango delako.
Momentuz, ez dute elkar ezagutzen, baina elkarrizketa berean bildu ditugu HIZPIDEAn. Datorren igandean, ehunka kilometrok banatuko ditu bata eta bestea, baina milaka eskuren bitartez lotuta egongo dira biak, erabakitzeko eskubidearen alde.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!