Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak): “Gero eta haserreago eta tristeago gaude, baina lanean jarraitzeko gogotsu gaude”
100 egun baino gehiago bete dira muntai poizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak. Hala ere, elkartasunak ere ez du etenik izan; horren erakusle, etengabe egin dituzte mobilizazio eta ekimen jendetsuak. Bel Pozueta, egun, muntai horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama da, Altsasuko Gurasoen taldekoa. Altsasuko ihauterietan, hiru pertsona falta dira aurtengoan; Pozuetaren semea horietako bat da.
Jaso duten babesa eskertu du HIZPIDEA magazinean. Bilerak egin dituzte eragile eta alderdi ezberdinekin eta berdin jarraitzeko asmoa dute gainera. Gazteen eta bere semeaz galdetuta, argi adierazi du: “Espetxeratuta daude, hori nahikoa da egoera ulertzeko”.
-
Hizpidea: Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak): "Gero eta haserreago eta tristeago gaude, baina lanean jarraitzeko gogotsu gaude"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!