Behin Aiaraldea igarota, “Gero arte” esan dio Korrikak Arabari
Asteartea egun eta gauez Korrika Araba zeharkatzen egon ostean, hala egin du asteazken goizean ere. Apirilaren 10eko goizaldean igaro da Korrika Aiaraldetik eta Ruben Ladron de Gebarak irudi ederrak hartu ditu drona baliatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!