Barrunbeko lurretan Art work in progress kontzeptuan oinarritutako erakusketa aurkeztuko du Lurburuk igandean Gasteizen
Iñigo Pérez Picazo zinegilearen proiektuaren hastapena da. Luzemetraia prestatzen ari da Garaion sorgingunean 10 egunetan grabatutakoarekin. Gazte sortzaileak beka deialdiari esker sortutako proiektua da.
Abenduaren 1ean Lurburuko kideek Garaion Sorgingunean 10 egun elkarrekin egon ziren. Bertan pintura, argazkilaritza, antzerkia eskultura eta musika landu zituzten artista bakoitza bere prozesuan murgildurik egon baitzen. Sorginenetxe horretan gertatutakoa kamara batek jaso zuen, zinemaren bitartez, obra guztiak bateratuko zituen obra eginez: “Barrunbeko lurretan” filma. Zinema hedatuaren kontzeptua jorratzeko proiektua da Iñigo Perez Picazo errealizadore gasteiztarrak sortutako Barrunbeko lurretan. Lurburu artista kolektiboarekin batera ari da horretan “obra indibidual ezberdinetatik abiatuz, eta zazpigarren arteari esker, hau da, zinema, arte guztiak batzen dituena, film luze bat sortuko dugu”, azaldu du. Baina, “pelikula hau pantailatik haratago joango da, haren mugak zeharkatuz, iraganean erabilitako zeluloideen antzera, ukitzeko aukera egongo da, materikoa izango da”. Picazo eta Lurburuko kideen proiektua hiru zatitan bereizten da. “Hala ere osotasunean hartzen du zentzua”, azaldu dute.
Lehenengoa fasean Lurburuko kideek, hamar egunez haien obra pertsonala sortuko dute Arabako GaraiOn sormen espazioan. “Berriz ere, naturarekin kontaktuan gaudelarik”. Perez Picazok sortze prozesu horretako egunerokotasuna grabatuko du. Bigarrena, eta denboran zehar gehien iraungo duena, igandean aurkeztuko duten art work in progress-a da.
Oihanderreko aurkezpenean zinema hedatuaren kontzeptua jorratuz, artisten obrak -disziplina ezberdinetakoak- filmaren proiekzioa eta zuzeneko performacea erakusketa mugikor batean aurkeztuko dira, prozesua haratago eramateko xedez, obraren mugak zeharkatuz, esan bezala, hedatuz. Barrunbeko lurretan proiektuak artearen sormen prozesuan jarriko du begia, artistaren barruan mugitzen dena erakusten, bizitzen saiatuz. “Arte bizia izan nahi du eta ez produktu bat”, azpimarratu dute. Prozesuan jarraitzen dute murgildurik, “agian hori baita interesatzen zaiguna, beraz, igande honetan, bertan gertatutakoaren zatiak ikusi ahalko dira, norberaren barrunbeko lurraren zatiak”, azaldu du Perez Picazok. Igandea honetan aurkeztuko dute Lurburu kolektiboaren lehen uzta. Arratsaldeko 19:00etan Oihaneder Euskararen Etxean. “Artelan ezberdinak aurkeztuko ditugu, soinuak, eskulturak, irudiak eta eszenikoarekin jolastuz”.
Zuriñe Canchok adibidez “Barrunbeko lurrak” teknika mixtoa oinarri duen artelana aurkeztuko du. “Koadro honek bidai bati buruz hitz egiten du, barneko bidai bati buruz. ezjakintasuna bidai lagun hartuta eskuak lokatsez zikintzen dituzu ea zer gertatzen den ikusteko. prozesu kreatiboaren menpean zaude orain…eskuak zikindu, lokatsa eta beste elementuak elkarrekin sinergiak osatzen dituzte, zure barrunbeko iluntasunari ahotsa eman nahian. barruan, kanpoan, zeozer mugitzen ari da”, azaldu du artista arabarrak.
Ruben Becares-ek azaldu du “Lurbururen lehen urtean, euskal mitologiarekin eta naturarekin kontaktuan egoteko aukera izan nuen Urkiolan. Kontestu horretan jaiotzen da obra hau, non bateratu egin ditut naturaren elementu guztiak 2x2m-tako bost karratuetan. Hauek zirkulu bat osatzen dute zoruan eta zirkunferentzia erdian, eskultura bat aurki daiteke. Egurrez eta burdinez eginiko erdiko pieza honek prisma forma dauka eta gure kultura bateratzen dituzten elementuen errepresentazioa da”.
Patxi Suinaga soinugileak “Gehien landu ohi ditudan erritmo azkarrak eta molde konbentzionalak alde batera utzita; sintetizadoreez inguraturik zerotik hasi nintzen soinu berrien bila artisau baten moduan. Linbo batean zeuden piezak sortu ziren; akelarre baterako kantak ovni batetik ateratako musika tresnek era automatikoan joko balituzte bezala”, azaldu du. Textura elektronikoek ispiritua transforma dezakete? Galdegin du.
Tripak kolektiboaren azken lan eszenikoak Urruna dauka izena eta zerbitzugune batean kokatzen da. Ganadua askan bezala, zonaldeko bizilagunak egunero asetzeko elkartzen diren lekua da. Erreta eta izerditan blai, ezin diote jateari eta pilatzeari utzi. Bisitari bat, zerutik etorritakoa, talka egingo du beraien bizitzaren norabiedea aldatuz. Egoera hau ildotzat hartuz, agerikoa eta ezkutuan dagoena lantzen dugu, harremanetan beti hain erraz azaleratzen ez diren aspektuak. Gure gorputzen bidez ikusleek beren gorputzetan sentitu ditzaten pasio horiek. Horretan gabiltza, prozesuan murgildurik.
Kauldi Iriondok Hamar egun, hamaika momentu proiektua aurkeztuko du. Denbora eta lekua karratu batean gordetzeak momentu bateko laguntasuna gogorarazten du. Barruan dugun argitasun aldakorrarearen islada da irudi hauetan islatutakoa. Hamar lagun, hamaika artelan.
Iñigo Perez Picazo zinegileak 10 lagun. 10 aburu. 10 sorburu. 10 erro art work in progress-a garatuko du. Garaion sorgin etxean batu, naturarekin bat egin, gure sorlekua bilatu. Eta aurkitu, akaso. Han bildu ginen kamara sorbaldan, gehien landu ohi ditudan erritmo azkarrak eta molde konbentzionalak alde batera utzita; sintetizadorez inguraturik, zerotik hasi nintzen soinu berriak josten, artisau baten eran. Linbo batean zeuden piezak jaio ziren, akelarre baterako kantak, ovni batetik ateratako musika tresnek era automatikoan joko balituzte bezala”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!