Bargagain mendira martxa antolatu dute Lautada, Sakana eta Goierriko gazteek
"Gazteok askatasunerantz" lelopean hiru eskualdetako gazteak elkartuko dira larunbatean Bargagain mendira igotzeko. Altsasuko plazan burutuko dute martxaren hasiera ekitaldia.
Larunbatean, irailak 19, Lautada, Sakana eta Goierriko gazteak Bargagin mendian elkartuko dira. Hiru eskualdetako ERNAIko taldeen artean antolatu dute martxa elkarlanean.
Goizeko 9.30etan ekitaldi politikoa egingo dute Altsasuko plazan eta martxa bertatik abiatuko da, “Gazteok askatasunerantz” lemapean. Antolatzaileek maskarilla eramateko eta “arduraz jokatzeko” eskatu diete parte hartzaileei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!