Bost urtez kultur uzta biltzen
Baratza Aretoak bost urte bete ditu, eszena kultural lokalean tresna berriak sortuz eta sortzaileak formatuz. Datozen egunetan, ekimen ezberdinekin ospatuko dute urteurrena.
Bazen behin bazar txinatar bat, edo altzari denda bat, edo gerra garaiko biltegi bat… bazen behin, iragan bati buruz hitz egiten duen esamoldea da. Baina utz dezagun iragana memoriaretzat, gu orainan gaude eta. Horrela hasten da Baratza Aretoak bere bosgarren urteurrena ospatzeko idatzi duen gutuna.
Bost urte bete ditu Baratza Aretoak, eszena lokal kulturala indartuz eta sortzaile berriak formatuz eta sortuz. Horretarako, areto honek erresidentziak, klaseak eta programazio eszeniko zabal bat eskaini ditu azken urte hauetan, Gasteizko Aldabe Plazan kokatuta duten lokalean.
“Ba al dago orainik iraganik ez badago? Ba al dago etorkizunik orainik ez badago?”, galdetu dio bere buruari Baratza aretoak.
Hasierako ipuinarekin jarraituz, atzera begiratu baino ezin dugu egin, bazar edo denda hura, duela bost urte, Baratza Aretoan bihurtu zela ikusteko. “Iraganeko aztarnak bere barruan gordetzen ditu eta 5 urte hauetan ekoiztu duguna etorkizunerako geratuko da. Egun ezin dugu poza sentitu atzera begiratzen ez badugu eta ez badugu ozen esaten: Zorionak Baratza, esku oso bat bete duzu“.
Circolando, Matarile antzerkia, Muskhum eta La Baldufa urteurrena ospatzeko
Abenduaren 21ean, ostiralean, hasiko da urteurren festa. Horretarako, ostiraletik igandera bitartean ekimen ezberdinak egongo dira Baratza Aretoan.
- Circolando | Abenduaren 21ean, ostiralean, 20:00etatik aurrera, ‘Brisa o tifón’ antzezlana. “Gauza sinpleen edertasuna lantzen duen ikuskizuna”.
- Matarile | Abenduaren 22an, larunbatean, 20:00etatik aurrera, ‘Los limones, la nieve y todo lo demás’ antzerkia. “Dena uzteko tentazio eta beste leku batera korrika ihes egiteko gogoak” islatzen dituen antzezlana.
- Muskuhm | Aurreko antzerkiaren ostean, larunbatean bertan, talde honen kontzertua egongo da aretoan.
- La Baldufa | Abenduaren 23an, igandean, 19:00etatik aurrera ‘Safari’ antzezlana, hiru urtetik gorako haurrentzako antzerkia. “Hezkuntzaren eta lanaren bitartez, jarrera positiboak bultzatu daitezkela kobentzituta gaude”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!