“Bandarekin jotzean sortzen den energia horretaz baliatzea gustatuko litzaidake gauza berriak egiteko.”
Joseba B. Lenoir musikari beratarra Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da bere "Instroak Vol. 3» aurkezten ostegun honetan. Rüdiger proiektu berriak irekiko du gaualdia.
Duela urte batzuk ekin zion Joseba Baleztenak «Instroak» izeneko instrumental sailari, eta 2019 urte amaieran kaleratu zuen hirugarren bolumena. Azken lan hau berezia da, izan ere Larraitz Zuazoren «Bai, bagara!» dokumentalerako soinu banda izateko sortua izan da. 2021 honetan banda birosatu (Joseba B. Lenoir Gang) eta abestiak publikoaren aurrean aurkezteko 6 kontzertuko bira antolatu du. Aitzaki horrekin hurbildu dugu irratira eta biraz, azkenengo lanaz eta beste hainbat kontuetaz egon gara solasean.
-
Hiru kortxea: "Bandarekin jotzean sortzen den energia horretaz baliatzea gustatuko litzaidake gauza berriak egiteko."00:56:37
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!