Baldintzapeko askatasuna lortu du Unai Lopez de Okarizek, 23 urtez preso izan ostean
2001. urtetik izan dute preso Unai Lopez de Okariz gasteiztarra, kartzelaldiaren zati handi bat Granadako Albolote espetxean igaro izanik. Gaur, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren ondoren, baldintzapeko askatasunean da, Etxerat elkarteak aditzera eman duenez.
Espetxe Zaintzako Zentralaren ebazpenaren bidez lortu du gasteiztarrak baldintzapeko askatasuna. Nerea Bengoa eta Fernando Garcia Jodrarekin batera atxilotu zuten Unai Lopez de Okariz Guardia Zibilek 2001. urteko abuztuan, Katalunia aldean zirela.
Kale borrokan jardun izana leporatu zion Audientzia Nazionalak Lopez de Okarizi, bere kartzelaldia luzatuz. Urte luze hauek etxetik urruti igaro behar izan ditu, kondenaren zati handi bat Granadako Albolote espetxean izanik. Distantzia honek, bere bi lagunen istripua ekarri zuen 2009. urtean, Toledo aldean, bisita batetik etxera bueltan zetozela.
2019an, Granadako Alboloteko espetxetik Zaragozako Darocara lekualdatu zuten Unai Lopez de Okariz, euskal presoak hurbiltzeko prozesua abiatu zenean. 2021ean Euskal Herriratu zuten Zaballako espetxera ekarriz.
Hirugarren gradua onartua zegoela, progresioan atzera egiteko arriskuan izan zen. Horren harira mobilizazioak egin ziren Gasteizen 2023ko martxoan. Urte berbereko abenduan, zigorra baliabide telematikoen bidez betetzeko aukera izan zuen. Baldintzapeko askatasuna eskuratu ondoren, ez da kartzelara bueltatuko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!