Bakh zabaltzeko baimena eman du Jaurlaritzak, Salburuko hezeguneari eragin arren
Asteazken honetan, ekainak 9, Arantxa Tapia buru duen Ingurumen Sailak EHAA-n argitaratu du BAKH zabaltzeko baimena emango duela, dokumentu horretan bertan jaso arren Salburuako hezeguneko eremu babestuan izango duen eragin kaltegarria.
Josean Querejeta buru duen taldearen (Baskonia eta Alaves) kirol-hiria BAKH, Euneiz Unibertsitate Pribatuaren proiektuak aurrera egiteaz batera, handitu nahi dutena.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzak baimendutako obrek bi ubide moztuko dituzte, ur gezako habitat natural bat sortzen dutenak, fauna eta flora anitz baten ekosistema. Bisoi europarraren habitatari ere eragingo dio.
Ingurumen inpaktuaren txostenaren arabera zonalde baten urbanizazioak KBEaren eremuan kontserbazio elementu komunak diren elementuei ere eragingo die.
Eusko Jaurlaritzak, naturan izango dituen inpaktuak onartu arren, hori “babestu” eta “zaintzeko” neurri zehatzak jaso ditu EHAAn.
Orain, Gasteizko Udalari dagokio BAKH zabaltzeak eragiten dion hiriaren sektorearen eraldaketa urbanistikoa onartzea. Udalak batzordean onartu behar du lehenik, eta osoko bilkuran gero.
Eldiario.es hedabideak jaso duenez, hauxe dela espero zuten administrazio-erantzuna, proiektuarekin aurrera egin ahal izateko.
BAKH handitzeko proiektua iaz aurkeztu zuten, “Araba Sport Capital” izeneko proiektu zabalago baten baitan. Euneiz ere proiektu horren parte da. Orotara 64 milioi euroko aurrekontua duen proiektua da. Europako Next Generation funtsetarako dirua jasotzeko aurkeztu da programa hori. Jabeek aurreikusten dutenez, aurrekontuaren erdia baino gutxiago izango da diru iturri pribatuek jarria, Eldiario.es-en arabera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!