Azken informeen ostean, herritarren iritzi publikoa ez baldintzatzeko eskatu dio Errekaleorrek Urtarani
Ezker Abertzaleak kontrolatzen duen proiektua delaren akusazioaren aurrean, Urtaranek “konfrontazio politikoa” bilatzen duela salatu dute. Errekaleor suntsitzea zentzuzkoa, ekologikoa eta ekonomikoa ez dela salatu dute.
Errekaleor Bizirik!-ek prentsa agerraldia eskaini du aurreko astean 19 tekniko eta arkitekto ezberdinek sinatutako txostena baloratzeko eta Urtaranen azken akusazioei erantzuteko. Gasteizko Udalak Errekaleor botatzeko saiakeran atzera egingo zuela uste zuten, baina “interes ekonomiko eta politikoak sorgorrak” direla salatu dute.
Udal talde ezberdinek Errekaleor segurua dela berretsi ostean, alkateari “udaltzaingoaren atestatutik ateratako bi esaldi behin eta berriz errepikatzeak ez dituela egi bihurtuko” ohartarazi diote. Errekaleorri Bai plataformak aurkeztutako txostena dela eta, “baldintza egokiak agerian” geratzen direla nabamendu dute, eta gogoratu dute ordu eta diru asko baliatu behar izan dutela etxebitza ezberdinak konpontzeko. Gainera, CoopFundigarekin lortu nahi dituzten 100.000 €-ak auzoa energetikoki burujabea izateko baliatuko dituzte gogoratu dute, galdera bat luzatuz Urtarani: “Benetan uste al du alkateak horrelako inbertsio bat egingo genukeela erortzeke dauden etxe batzuetan?”.
Gasteizko alkateak Ezker Abertzaleak kontrolatzen duen proiektua dela adierazi du azken egunotan. “Konfrontazio politikoa” bilatu nahi du Urtaranek Errekaleor Bizirik!-en ustetan eta “tamalgarritzat” jo dituzte hitz hauek. “Agian alkatea bera da konfronatzio mediatikoa tresna elektoral gisa erabili nahi duena”, leporatu diote. Zenztu honetan, bi eskaera egin dizkiote alkateari:
- Hiritarren iritzi aktiboa ez gutxiestea.
- Errekaleor eraisteko proiektua bertan behera uztea, “zentzuzkoa, ekologikoa eta ekonomikoa ez delako”.
Uztailaren 22an amaitu behar zen “Euskal Herriko irla energetiko” handiena izateko kanpaina. Hala ere, bi egun lehenago lortu zituen Errekaleor Bizirik!-ek 100.000 €ak eta eguzki plakak jartzen hasiko dira epe motzera,
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!