Azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioa egingo da asteazkenean Gasteizen
Mugimendu Feministak mobilizazioa deitu du urriaren 13an 19:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan, azken hilketa matxista salatzeko.
Azken hiketa matxista salatzeko mobilizazioa deitu du Mugimendu Feministak. Bihar, urriak 13, arratsaldeko 19:00etan izango da elkarretaratzea, Andra Mari Zuriaren Plazan.
Azken hilketa matxista
Gaur, asteartea, emakume bat aurkitu dute hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil du emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin du ondoren, dirudienez.
Bikotea banatzeko prozesuan ari zen. Antza denez, eztabaida bat piztu da haien artean, eta hil egin du gizonak emakumea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!