Azken eraso matxista salatzeko kazerolada deitu du Aguraingo Mugimendu Feministak
Ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, balkoietara aterako dira Aguraingo herritarrak Aguraingo Mugimendu Feministak deitutako kazeroladarekin bat eginez. Auzokide batek iragan astean jasandako eraso matxista salatuko dute horrela.
Iragan ostiralean, Agurianen, gizonezko batek labana batekin bortizki erasotu zuen bikotekide ohia. Ertzaintza erasotutako emakumearen etxera gerturatu eta erasotzailea atxilotu zuten. Epaileak urruntze agindua ezarri dio.
Eraso matxista larri hori salatzeko eta erasotutako emakumeari elkartasuna adierazteko kazerolada deitu du Aguriango Mugimendu Feministak ostegunerako, apirilak 23, arratsaldeko 19:00etan. “Konfinamendu egoera honetan emakume askoren egoera oso larria da eta gure haserrea adierazi nahi dugu” azaldu du Mugimendu Feministak. Kazeroladarekin batera balkoietan zapi eta banderola moreak jartzeko esaktu diete Aguraingo herritarrei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!