Azaroaren 5ean izango da Hala Bedi Irratiaren parrilla aurkezpena
Hala Bedi Irratiaren 2022-2023 ikasturteko parrila aurkeztuko dugu azaroaren 5ean, larunbata. Goizeko 11:00etatik aurrera zuzeneko emisio berezia izango da Hala Bedi Tabernan, irratsaio berriak eta bestelako nobedadeak ezagutarazteko.
Larubat honetan, azaroaren 5ean, ikasturte berriko programazioa aurkeztuko du Hala Bedi Irratiak. Urtero egin ohi den moduan, parrilla festa egingo da eguerditik hasita Hala Bedi Tabernan.
Goizeko 11:00etan hasiko da programazioa zuzeneko emisio bereziarekin. Irratsaio horretan programa berriak aurkeztu eta bestelako nobedadeen berri ere emango dute irratiko kideek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!