Auzoak bizi duen larrialdi egoeraz ohartarazi du Gasteiz Txiki Auzo Elkarteak
Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitzaren problematika jasanezina bihurtu dela azaldu du Auzo Elkarteak eta premiazko neurriak exijitu dizkio Udalari.
Prentsaurrekoa egin zuen atzo Gasteiz Txiki Auzo Elkarteak, Alde Zaharrak bizi duen egoera larriaz ohartarazteko. Auzoa “erabateko erortzean” dagoela azaldu dute eta etxebizitza problematika jasanezina bihurtu da auzoko familia askorentzat. Ugariak dira Alde Zaharrean arazo estrukturalak paiartzen dituzten eraikinak, jabeen baliabide ekonomikoak ez dira arazo hauei erantzuteko nahikoak, ohikoan errenta baxuko auzokide kopuru urriko komunitate zaharkituak baitria. Udalak, bere aldetik, utzikeriaz eta arduragabekeriaz ari da jokatzen auzokideek «kritikotzat» jo duten egoera baten aurrean.
Alokairuaren prezioak azken urteetan izan duen igoerak, gainera, auzokide askoren egoera ekonomikoa are muturrekoagoa ere bihurtu du. Ondorioz, etxegabetze arriskuan hainbat famila aurkitzen direla azaldu dute Gasteiz Txikiko kideek.
Egoera honi erantzuteko auzo mailako “berehalako erantzun bat” behar dela uste dute, Alde Zaharreko familiek pairatzen dituzten muturreko egoerei erantzun bateratu bat emateko. Orotara Alde Zaharrak bizi duen muturreko egoerak 100 pertsona inguru baino gehiago modu zuzenean kaltetzen dituela azaldu dute auzo elkartetik eta zifra hori haziz joango dela ohartrazi dute.
Instituzio publikoen arduragabekeriaren aurrean elkarlanera dietu dituzte auzoko bizilagun eta eragileak, Santo Domingon, Zapatarin, Barrenkale Berrin edo berriki Kutxi kaleko 79. atarian jasotako desalojoak berriz gerta ez daitezen. Horrekin batera, gertatzen ari diren familien etxebagetzeak eta etxeen jabeen eta higiezinen agentzien gehiegikeriak onartezinak direla ere azpimarratu dute.
Mezu zuzena helarazi diote Udalari “konpromisoak hartu eta beste alde batera begiratzeari uzteko unea heldu da”. Alde Zaharra «era atzeraezinean eraisten ari dela» salatu dute eta Birgaitze Plan Orokor baten beharra azpimarratu dute. Kezkaz bizi dute ere auzoaren berreskuratzea inbertsio pribatuen eskuetan erortzea eta alarmak piztu dituzte gentrifikazio prozesu baten aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!