Autodefentsa feministarekin erantzun zioten Adurtzako jaietako eraso matxista bati
“Lotsatua, nazkatuta eta oso haserre” daude Jai Batzordeko kideak. Eskerrak eman dizkiote Gasteizko Mugimendu Feministari.
Pozik agertu dira Adurtzako Jai Batzordeko kideak iragan astebururan ospatu zituzten jaiekin. Hala ere, “lotsatua, nazkatuta eta oso haserre” daudela adierazi dute: emakume bat erasotu zuten jaietan. Honen aurrean, Adurtzako Jai Batzordetik erasotutako emakumeari babes osoa helarazi nahi izan diote. Gainera, zenbait galdera luzatu dituzte: “Noiz arte bizi beharko ditugu horrelako gertakariak? Noiz arte ezingo ditugu jaiak modu askean bizi?”.
Jai giroan, alkoholaren eraginez, pertsona batzuek edozertarako eskubidea dutela uste dutela”, salatu dute. Honen aurrean, ez direla albo batera begira geratuko azpimarratu dute.
“Jaietako erritmo frenetikoan gertatukoaren aurrean izandako jarreragatik”, Adurtzako Jai Batzordeak eskerrak eman dizkio Gasteizko Mugimendu Feministari. Izan ere, Mugimendu Feministak laguntza eskaintzeaz gain, Jai Batzordeko kideak gidatu zituen eta erasotzailea jai gunetik kanporatzen lagundu zuen. Gainera, jaien aurretik Batzordearekin egindako lanketa ere eskertu nahi izan dute. Auzoari eta jendarte osoari eraso matxisten aurka inplikatzeko deia egin diote ere bai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!