Austria okupatua
Gaurko Zaharrak Berrin Austriaren Historia Garaikidea gogora ekarri dugu. Austria eta Alemaniaren arteko loturak ikusi ditugu I Mundu Gerraren osteko urteetatik abiatuta 1955 arte.
Austria Aliatuek okupatu izan zen 10 urtez, eta Alemania eta Berlinekin gertatu zen bezala, Austria eta bere hiriburua lautan banatu eta okupatu zuten 10 urtez. Okupazio hori Vienako Hitzarmenarekin bukatu zen 1955ean. Bertan, Austria Nazismoaren biktimatzat hartu bazen ere, Alemaniarekin politikoki bateratzea debekatu zitzaion, neutraltasuna ezarri eta monarkia berrezartzeadebekatu zen.
Irratsaioaren bigarren zatian kolaborazioak izan ditugu. Batetik Aunia aldizkari etnografiko ko kide bat izan dugu gurekin eta Artziniegako Sojo auzoaren historia izan dugu hizpide (Aiara).
Bestetik, Albak Rodin eskulture frantziar ospetsua (1980-1917) gehiago ezagutzeko aukera eman digu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!