Austria okupatua
Gaurko Zaharrak Berrin. Austriaren Historia Garaikidea gogora ekarri dugu. Austria eta Alemaniaren arteko loturak ikusi ditugu I Mundu Gerraren osteko urteetatik abiatuta 1955 urte arte.
Austria Aliatuek okupatua izan zen 10 urtez, eta Alemania eta Berlinekin gertatu zen antzera, Austria eta bere hiriburua lautan banatu eta okupatu zuten 10 urtez. Okupazioa Vienako Akordioarekin bukatu zen 1955ean. Bertan, Austria Nazismoaren biktimatzat hartu bazen ere, Alemaniarekin politikoki bateratzea debekatu zitzaion, neutraltasuna ezarri eta Monarkia berrezartzea debekatu zen.
Irratsaioaren bigarren partean, kolaborazioen tartea izan zen. Batetik Aunia aldizkari etnografikoko kide bat izan dugu gurekin eta gaia Artziniegako Sojo auzoaren inguruaren historia kontatu digu (Aiara).
Bestetik, Albak Rodin (1840-1917) frantziar eskulturgile ospetsua, gehiago ezagutzeko aukera eskeini zigun.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!