Atxikimendu gehiago jaso ditu Derecho a Techo plataformak biharko deitu duen manifestazioak
Bihar, azaroak 30, Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak manifestazioa deitu du eta azken egunetan hainbat atxikimendu berri jaso ditu deialdiak.
Gasteizko 20 eragile sozial eta sindikalek sortu zuten otsailean Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimena, Derecho a Techo plataforma. Hilabete luzez egin du lan «Derecho a Techo» plataformak etxebizitza eskubidearen alde, kontsigna argi batekin: «Gasteizen inor ez kale gorrian». Bide horretan mobilizazioa deitu dute datorren azaroaren 30erako, larunbata, eguerdiko 12:00etan Otxanda dorretik, «Etxebizitza eskubide bat da, ez negozio bat» lemapean. Udalari bizitegi-larrialdiari erantzuteko neurri zehatzak urgentziaz hartzea exijituko diote.
Larunbatean, goizeko 12etan, MANIFESTAZIOA doña Otxanda dorretik etxebizitza eskubidearen alde!!
El sábado, a las 12, desde la torre de doña Otxanda, MANIFESTACION por el derecho a techo y contra la exclusión social!!#EtxebizitzaEskubidea#DerechoATecho pic.twitter.com/5sAKKG6Ol7
— Gasteizen, Inor Ez Etxerik Gabe – Derecho a Techo (@GasteizenA) November 28, 2019
Azken egunetan larunbateko deialdiak atxikimendu berriak jaso ditu. Hiriko 10 auzo elkartek bat egin dute mobilizazioarekin eta honen aldarrikapenekin: Zazpigarren Alaba, Gasteiz Txiki, Errota Zaharra, Judimendiko auzo elkartea, ErrekaTxiki, Bost Urki, Hegoaldeko auzo elkartea, Uribe Nogales, Betiko Gasteiz eta Barrenkale. Horrez gain Gazteizko Udaleko Langile-Batzordearen babesa ere jaso dute, “gizarte-zerbitzu publiko eta kalitatezko batzuen alde aldarrikapenarekin, bizitegi-larrialdiko egoerari aurre egiteko”.
Atxikimendu guzti hauek ekimenaren sustatzaile diren gaineontzeko 20 eragile sozail eta sindikalei batu dira: Elkartzen, Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES), Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, Plataforma por los Derechos Sociales de Gasteiz (PDS), Argilan-ESK, Kaleratzeak Stop Desahucios Araba, Congreso de los Pueblos- Pais Vasco, Santo Domingo Bizirik!, ASVE, Colectivo Bachué, Gitanos Sin Fronteras, Salhaketa, Errekaleor Bizirik!, Etxebizitza Sindikatua, Emakumeok Gerraren Aurka, ELA, LAB, ESK eta STEILAS.
Larunbateko mobilizazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Otxanda dorretik, «Etxebizitza eskubide bat da, ez negozio bat» lemapean. Udalari bizitegi-larrialdiari erantzuteko neurri zehatzak urgentziaz hartzea exijituko diote.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!