Asteburuko eraso matxistari erantzungo dio Otxandioko Mugimendu Feministak
Eraso matxista bat egon zen uztailaren 7ko gauean Otxandion: gizon batek emakume bat erasotu zuen herriko kale erdian.
Zentzu honetan, Otxandioko Udalak elkartasun eta babes osoa adierazi dio erasoa jasan zuen emakumeari, “bai eta antzeko egoeran aurkitzen diren emakume guztiei, ohar batean adierazi duenez”
Era berean, erasoa ekiditen ahalegindu ziren bi herritarren aurka ere egin zuen erasotzaileak, hauetako bati zauriak eraginez. Hauei elkartasuna, aitormena eta esker ona adierazi diete.
Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du uztailaren 9an, astelehenean, 20:00etan herriko plazan. Udalak berak, bat egin du elkarretaratzearekin, herritar guztiei hurbiltzeko deia luzatuz. Ez ohiko udalbatza 19:30ean izango da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!