Aske da deportatua izateko arriskuan zegoen atxilotutako Etxebizitza Sindikatuko kidea
Asteazken gauerarte izan zuten atxilo deportatua izateko arriskuan zegoen pertsona. Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi zuen kidea kalean zela jada. “Oztopo burokratikoak eta poliziaren gehiegikeriak” jasan behar izan zituen atxiloaldian, sindikatuak salatu duenez.
Egoera hori Gasteizen “ehunka pertsona migrantek” bizi dutela adierazi zuten eta “etxegabetzeekin eta deportazioekin amaitzeko” autodefentsa sozialista antolatzera deitu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!