Asisko Urmeneta: “Euskal Herrian sorgin ehiza kontrol politikorako tresna izan da”
"Ni ez naiz sorgina -Suak errerik, keak gorderik-" tituludun dokumentala du esku artean Asisko Urmenetak. Sorgin ehizaren inguruan eraki diren hainbat mito eraitsi, eta atzean zeuden interes politikoak agerian uzteko asmoarekin dator dokumentala. Goteo plataformatik dirustatze parte-hartzaile bat jarri dute martxan, nahi eta ahal duenak bultzada eman diezaion proiektuari.
“Ni ez naiz sorgina -Suak errerik, keak gorderik-” tituludun dokumentala du esku artean Asisko Urmeneta marrazkigileak. Herrima ekoiztetxearekin batera aurkeztuko duen lana da. Pasa den azaroaren 19an dirua biltzeko deialdia egin zieten herritarrei azken grabaketak aurrera eraman ahal izateko. Goteo plataformaren bidez, proiektua finantzatzeko martxan jarri den diru bilketa edo crowfoundinga bukatzeko
Ez da lehen aldia Asisko Urmenetak sorgin ehiza eta haren inguruan eraikitako mitoak eraisteko lana abiatzen duela. Oraingoan, liburu formatua alde batera utziz, haren ustez, “hunkitzeko” indar handiagoa duen ikusentzunezko mundura pasa da marrazkigilea.
Unibertsitate ezberdinetako ikerlarien elkarrizketak animazioekin eta beste hainbat edukiekin tartekatuz, sorgin ehizaren atzean ezkutatzen diren interes politikoak aztertuko ditu, besteak beste, dokumental honek. Komunitate izaera guztiz haustea helburu zuten inkizizio español eta frantsesaren elkar lana agerian utzi eta seinalatuz.
Proiektuari bultzada emateko jarraitu hurrengo esteka: https://eu.goteo.org/project/ni-ez-naiz-sorgina
Asisko Urmenetari egindako elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Asisko Urmeneta: "Euskal Herrian sorgin ehiza kontrol politikorako tresna izan da"00:32:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!