Asier Pla (Ez Dago Hilda): “Eukal eszena musikalak sekulakoa zor dio Gaztetxeei”
Urriaren 25ean eta 26an EDH jaialdia ospatuko da Berriozarren.
2019 urte hasieran sortu zen Ez Dago Hilda (EDH) kolekiboa Iruñerrian, eszena antikomertziala sustatzeko helburuarekin. Gaztetxeek aukera paregabea eman zieten haien proiektua gauzatzeko eta horien kontrako errepresioa gogortu zelarik, dirua lortzeko kanpainia bat abiatu zuten, “Ez zaituztegu bakarrik utziko, euskal eszena gaztetxeen alde” lelopean.
Hainbat ekimen burutu zituzten 6 hilabetetan zehar eta honekin bukatzeko “EDH-Fest” jaialdia antolatu dute, urriaren 25 eta 26rako, Berriozarko Ilargi parkean. Bildutako dirua Maravillas eta Errtxapeako Gaztetxeetako errepresaliatuei bideratuko da. Sarrerak aurretik eros daitezke edota egunean bertan ere. Honen inguruan mintzatzeko, EDHko kidea den Asier Pla izan dugu Hizpidean.
EDHren sorreraren aurretik, Maravillas gaztetxeak eta Arrotxapeko gaztetxeak sekulako aukera ematen zuten kontzertuak antolatzeko, eta, horrela, eszena antikomertzialari arnasa ematen zioten.
Hortaz, lehenik eta behin, kanpaina bat abiatu genuen, “Ez zaituztegu bakarrik utziko, euskal eszena gaztetxeen alde” lelopean.
Kanpainak dirua biltzea zuen helburu
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!