Asier Lafuente (Lautadako Euskeraren Komunitateko kidea) : “Gure espektatiba guztiak bete dira, hemen lan ildo berri bat abiatu da eta hizkuntza ohituren aldaketak gauzatzeko datuak jaso ditugu”
Euskal Herri mailan lehen aldiz egin den ikerketa baten protagonista izaten ari dira Lautadako hainbat familia eta kuadrilla. Lan munduan euskararen erabilera sustatzeko aplikatu diren bi metodologia aplikatu dituzte berriki Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean bertako familia eta kuadrilla batzuekin. Prozesua zertan den, eta orain artekoaren balorazioa ezagutzeko Asier Lafuente Lautadako Euskeraren Komunitateko kidea izan dugu Hizpiden.
-
Hizpidea: Asier Lafuente (Lautadako Euskeraren Komunitateko kidea) : "Gure espektatiba guztiak bete dira, hemen lan ildo berri bat abiatu da eta hizkuntza ohituren aldaketak gauzatzeko datuak jaso ditugu"00:13:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!