Asier Lafuente (Euskaraldia Lautada): “Herri bat ados ipini da 11 egunetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko, harrotasunez hartu behar dugu”
Arabako Lautadan Euskaraldiak emandakoak dokumental batean bildu dituzte. Lautadako udalerri guztietako bizipenak jaso dituzte, euskaraldian parte hartu zutenen ahotsetan kontatuta.
Asier Lafuente izan da Euskaraldiaren koordinatzaile lanetan ibili dena Arabako Lautadan, eta bera elkarrizketatu dugu gaur Hizpidean. Eskualde horretan euskaraldiak izandako eraginaz hitz egin digu, gogoratuz, noski, ez direla 11 egun soilik, eta hizkuntza ohituren aldaketak eguneroko bizitzan gauzatu behar direla.
Hemen kartela eta aurkezpenen egutegia:
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Asier Lafuente (Euskaraldia Lautada): "Herri bat ados ipini da 11 egunetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko, harrotasunez hartu behar dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!