Asanblada irekia egingo du Sare Gasteizek urriaren 31n
Urtarrilaren 13ko manifestazio nazionalerako lan talde bat osatu nahi dute asanblada honekin. Ibon Iparragirren egeora larria salatu zuten AskeRock jaialdian.
Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen aldeko sare herritarrak asanblada irekia egingo du Gasteizen urriaren 31n: 19:00etan Sareren egoitzan, Zaldiaran plazan. Asanblada hau, sareak martxan jarri duen “0 kilometrotik 0 kilometrora” kanpainaren baitan kokatzen da, ikasturte honetarako martxan jarri duten dinamika.
Asanblada honekin, helburu nagusi bat lortu nahi dute: urtarrilaren 13ko manifestaziorako jendea mobilizatzea. Egun horretan, sare herritarak mobilizazio nazioanal deitu du Bilbon, dispertsio politika salatzeko eta euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak defendatzeko.
Ibon Iparragirreren egoera larriaren salaketa
Larunbateko AskeRock jaialdian, Sare herritarrak Ibon Iparragirre Ondarruko presoaren egoera larria salatu zuen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!