Arrosa irrati sarearen I. jardunaldiak
Mikel Valero, Arrosa sareko kidea eta Antxeta irratikoa, Zebrabidean.
Arrosa irrati sarea irrati libreen elkartea da, eta duela 10 urte sortu zen, 2002an. EHko irrati (txiki) desberdinak biltzen ditu, eta, orain arte, helburu nagusia haien artean irratsaioak trukatzea izan da (bereziki, euskaraz ekoitziak). Dena dela, zerbait gehiago ere elkarbana dezaketela pentsatuta, lehenengo ekimena jarri dute abian.
Otsailaren 25ean, I. irrati jardunaldiak antolatu dituzte, Bergarako Gaztetxean. Bergarako gaztetxea ezagutza teknikoak eta tresnak elkartrukatzeko eremu bilakatuko da. Hamar tailer egongo dira (zailtasun ezberdinekoak), solasaldiak eta egunari bukaera emateko kontzertuak ere bai. Antolatzaileek dei berezia egin nahi die hasi berri diren irratiei, aukera ezin hobea izan baitaiteke beren proiektua ezagutzera emateko eta esperientziak jasotzeko.
Jardunaldietan parte hartzea erabat librea izango da. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi arrosa.sarea@gmail.com helbidera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!