Armentiako gas putzuen proiektuari uko egitea eskatu die Mugimendu Ekologistak euskal erakundeei
Agerraldia eta ekimena burutu dute Arabako hainbat eragile ekologistek gas putzuekiko aurkakotasuna adierazi eta erakundeei hauei uko egin dezaten eskatzeko.
Arabako Mugimendu Ekologista ordezkatzen duten eragileak elkartu dira gaur goizean Andra Mari Zuriaren plazan, gas putzuen aurka eta beste eredu energetiko baten alde egin duten agerraldian: Berrizut, fracking Ez Araba, Eguzki, Fridays for future Gasteiz, Ekologistak MartxanExtincion Rebelion Araba, Ekozaleak, Desahzkundea, Foro Araba Garoña Gabe, AHT gleditu, Greenpeace eta Goiener.
Aurpegi zuriketa leporatu die Mugimendu Eekologistak euskal erakundeei Madrilen ospatu den COP 25 konferentzian jasangarritasunari buruz edo “Green Capital” ereduari buruz hitz egiten duten bitartean gasa ustiatzeko proiektuak aurrera doazen bitartean. “Koherentzia” eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, larrialdi klimatikoaren deklarazio koherente batek gas propspekziorako proiektu guztiei uko egitea dakarrela iritzita. Bide beretik, erregai fosilen aldeko apustua etetea eta energia berriztagarrietan oinarrituko den trantzizio energetiko bat bultzatzea eskatu diete ereakunde publikoei.
Gaur, Eusko Legebiltzarrak, Larrialdi Klimatikoaren adierazpenetan jasotakoekin konpromisoa erakusteko “aukera paregabea” duela azpimarratu dute, gaurko osoko bilkuran SHESA enpresaren desagerpena proposatzen duen mozio bat eztabaidatuko baita. SHESA enpresa da, hain zuzen, Arabako gas putzuen prospekzioaren atzean dagoen enpresa. Gasteizko Udalak ere gas putzuen gaia eztabaidatuko du gaurko osoko bilkuran. Mugimendu ekologistak Udaleko alderdi politikoei eskatu die gas putzuak ahalbidetuko lituzkeen HAPOaren aldaketei uko egitea.
Ingurumenari kalte larriak
Armentiako gas putzuetan gasa ateratzeko erabiliko den teknika fracking-a ez dela esanez babestu nahi izan du bere burua behin baino gehiagotan Eusko Jaurlaritzak. Mugimendu Ekologistak, bere aldetik, argi azaldu nahi izan du: “Ezinezkoa da gas ez-konbentzionala teknika konbentzionalak erabiliz erauztea, haustura teknikak erabili gabe”. Ondorioz, Arabako gas putzuetako gas erauzteak ingurumenean kalte handiak eragingo ditu, mugimendu ekologistak betseak betse hauek zerrendatu ditu: “CO2 isurketa handiak, akuiferoen kutsatzea, lur emankorren hektarea handiak kutsatzea…”
Ingurumen inpaktu txostenak ere gabezia handiak azaldu salatu dute. Agerraldian elkartutako eragileen iritztiz txostenak “ez ditu behar bezala erantzuten aurkezturiko helegiteak” eta berau onartzeahelegiteak aurkeztu baino lehen erabaki zela salatu dute.
Bukatzko, “politika suntsitzaileen aurrean” batzeko deia luztau diete Arabako herritarrei. Zentzu horretan, balioan jarri dituzte bere garaian proiektuaren alegazioentzako bildutako 2.000 sinadurak edota fracking-aren aurkako Herri Ekimen Legegilea bultzatzeko jasotako 103.589 sinadurak.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!