Armando Aulestiarte (Arabako Pentsionistak Lanean): “Herriko sektore guztiak gonbidatzen ditugu azaroan egingo den mobilizaziora batzera”
Astelehenean, irailaren 16ean, Arabako pentsionistak kaleetara itzuli ziren. Astelehenero 12:00etan elkarretaratzeak egingo dituztela aldarrikatu zuten eta azaroa erdialdean paro sozial bat deituko dutela aurreratu zuten, non feministak, ikasleak eta sindikatuak gonbidatuko dituzten batzera.
Honen inguruan mintzatzeko, Arabako Pentsionistak Laneaneko kidea den Armando Aulestiarte izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Armando Aulestiarte (Arabako Pentsionistak Lanean): "Herriko sektore guztiak gonbidatzen ditugu azaroan egingo den mobilizaziora batzera"00:11:04
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!