ARGAZKIAK | Gazteen aurkako kriminalizazioa salatu dute asteburuan Araban
Mobilizazioak izan dira asteburuan Araban, erakunde publikoek hartutako neurri eta erabakien aurka, "pandemiari aurre egiteko neurri errealak" exijitu dituzte.
Mobilizazio ugari izan dira asteburuan Araban, gobernu desberdinek hartutako neurri eta erabakiak salatzeko. Larunbatean, Ernai Gazte Antolakundeko kideek deituta, ehunka gazte mobilizatu ziren Gasteizko kaleetan zehar, “Zuena arduragabekeria, gure hautua bizitzak!” lelopean. Gazteak kriminalizatuak izateaz “nazkatuta” daudela aldarrikatu zuten eta erakundeek presentzia polizial itogarri batekin pandemiari aurre egin nahi izana salatu zuten. Horren aurrean zerbitzu publikoak indartzea exijitu zuten.
Gazte Koordinadora Sozialistako kideak, Andra Mari Zuriaren Plazan elkarretaratzea burutu zuten, EAJren egoitzaren aurrean. Langile antolakuntzaz “Burgesiaren zuzeneko diktadura” gelditzea aldarrikatu zuten eta eskubide politiko eta zibilak defendatzeko deia egin zuten.
Amurrion eta Laudion ere burutu dira gazteen aurkako kriminalizazioaren kontrako mobilizazioak asteburuan. Poliziaren presentzia nabarmen handitu dela salatu zuten Aiaraldeko mobilizazioetan eta “pandemiari aurre egiteko benetazko neurriak” exijitu zituzten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!