ARGAZKI GALERIA | Zerbitzu publikoen aldeko greba arrakastatsua
Gehiengo sindikalak deituta, milaka langile batu dira gaurko greba deialdira zerbitzu publikoen alde, enplegu publikoa sortu eta kontsolidatzeko aldakarrikatuz
LAB, Steilas, ESK, ELA, CCOO eta SATSE sindikatuek gaurko egunerako greba eguna deitua zuten sektore publiko osoan, behin-behinekotasunaren gehiegikeria salatzeko. Hezkuntza zein osasun-langileak, eta administrazio ezberdinetako langile ugari batu da deialdira, eta salatu dutenez, egun, %40koa da arlo publikoan diharduten langileen kopurura, Sektore pribatuko behin-behinekotasuna aldiz, %23 da sindikatuen arabera. Hori dela eta, sindikatuek, sektore publikoan langile kopurua handitzea (1), egungo ratioak hobetzea (2) eta lan-kargak murriztea eta erregulatzea (3) eskatu dute. Gainera, salatu dute langile asko grebarako oinarrizko eskubiderik gabe utzi dituela Eusko Jaurlaritzak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!