ARGAZKI GALERIA | Lepora eta Lisabö bandek astindu zuten muinoa
Indarrez hasi du urtea Muinoko Hotsak egitasmoak, Gaztetxea goraino beteta eta oholtza gainean Lepora eta Lisabö bandak. Martxoaren 14ean errepikatuko dute ostiral gaueko arrakasta Sexty Sexers eta Red Iron Squad-ekin.
Ostiral gaua eta Gasteizko Gaztetxea beste behin goraino beteta. Indarrez ekin dio urte berriari Gasteizko Gaztetxearen eta Hala Bedi irratiaren artean antolatutako Muinoko Hotsak egitasmoak.
Lepora eta Lisabö bandak igo zituzten oraingo honetan Gaztetxeko eszenatokira. Lepora talde gasteiztar sortu berria da, Kashbad, Iont, Same Old edota Libe taldeetan aritutako musikariek osatuko proiektua. Estreinako kontzertua zuten ostiralekoa. Lisabök ohikoak dituen doinu indartsuekin Gaztetxean zeuden 300 lagunak gozarazi zituen.
Martxoaren 14ean izango da Muinoko Hotsaken kontzertuetaz gozatzeko zita berria. Sexty Sexer taldea oholtza gainera itzuliko da etenaldi luze baten ostean Red Iron Squad gazteekin batera. Sarrerak aste honetan bertan jarriko dira salgai Hala Bedi Tabernan.
Lepora
Lisabö
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!