HALA BIDEO | “Kapitalaren neurrien aurrean” bizitzak defendatzeko deia egin du Gasteizko herri mugimenduak
Zerbitzu publikoen defentsan eta kontrol sozialaren aurka, jendetza elkartu da gaur eguerdian Andra Mari Zuriaren Plazan, Gasteizko herri mugimenduak deitutako mobilizazioan. Argazkiak Hala Bedi eta DosPorDos
Zerbitzu publikoen defentsan eta poliziaren eta gizartearen kontrolaren aurka mobilizazio jendetsua burutu dute Andra Mari Zuriaren plazan.
Gasteizko herri mugimenduko hainbat kolektibok hamar neurri betetzea eskatu diete instituzio publikoei, besteak beste zerbitzu publikoak indartzea eta biltzeko eta antolatzeko eskubideak bermatzea. Herritarren “oinarrizko baliabideak” bermatzea ere exijitu dute, hala nola, ura, elikadura, argia, gasa eta etxebizitza.
Pertsona ororen erregularizazioa bermatzea ere galdegin diete instituzioei “atzerritarren legearekin amaituz”. Gainera, isolamendu egoerak ahalbidetzen duen indarkeria matxista eta LGTBIfobikoarekin amaitzeko baliabideak ere aldarrikatu dituzte.
Erakundeei erantzukizun politikoa hartzea ere exijitu diete, eta, horrekin lotuta, herritarren aurkako kriminalizazioa etetea.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!