ARGAZKI GALERIA | Gazte Blokeak, hainbat langile sektorerekin batera, Gasteizko erdiguneko errepide bat moztu du
45 urte betetzen dira 1976ko Martxoaren 3ko sarraskitik. Beste urte batez, Gasteizko gazte eta ikasle mugimendua, Gazte Blokearen baitan, "Atzo gaur bezala, borroka garaia!" lelopean kalera atera da.
Goizean zehar deialdiak eginak zituen Gazte Blokeak. Santa Barbaran egindako ekitaldiaren ondoren, gazteek, hainbat langile sektorerekin batera, Gasteizko erdiguneko errepide bat moztu dute. “Atzo, gaur bezala, borroka garaia” lelopean, hitzaldiak egin dituzte joan diren asteetan. Gaurkoan, orduko langile borrokari jarraiki, kaleak hartu dituzte.
Arratsaldeko manifestaziora joateko deitua duten Gazte Blokera (17:30etan Hala Bediko kantoian) deia luzatu dute, besteak beste.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!