ARGAZKI GALERIA | Borrokatzen duen herria ez dela hilko ozen aldarrikatu dute Gasteizen
Que no nos quiten lo bailao, Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko izeneko ekimenak Gasteizko kaleak hartu ditu.
Pandemian zehar “herritar zein kolektiboek egindako lan guztia” aitortzeko eta instituzioen gestioa salatzeko kalera atera dira ehundaka pertsona.
Goizetik, zortzi gune izan dira hiriko hainbat plazatan:
- Iparraldeko Parkea: Jolasten Gunea
- Probintzia plaza: Elkartasuna Gunea
- Martxoak 3 plaza: Memoria duen Gunea
- Kutxi 72 eta Errekaleor auzoa: Ereiten Gunea
- Rafa plaza: Okupatzen Gunea
- Talka plaza: Errebeldea Gune Feminista
- Andre Maria Zuriaren plaza: Kaleak bizikletaz
- Sefarad plaza: Antzezten Gunea
Gune bakoitzak herri mugimenduko edo kulturako eragile ezberdinek kudeatu dute, eta, ondoren, guztiek bat egin dute San Anton plazatik abiatu den manifestazioan.
Manifestazio amaieran Mugimendu feministako kide batek, pentsionista batek, gazte mugimenduko kide batek, Olarizuko etxeetako bizilagun batek eta osasungintzako langile batek hartu dute hitza eta elkar zaintzen, antolatzen, borrokatzen eta kaleak hartzen jarraituko dutela adierazi dute denek.
Ostean ekimeneko kide batek hartu du hitza:
“A ze urtea pasa duguna. Nos han hecho bailar a su ritmo en demasiadas ocasiones. Obligación de ir a la fábrica y prohibición de visitar a nuestros mayores en las residencias, diru estra AHTarentzako baina ez osasun zerbitzuak indartzeko, más Policía en las calles pero no mas profesorado en las aulas, autoritarismoa nonahi eta erabaki partekatuak inon ez, multas en lugar de explicaciones. Y lo estamos pagando bien caro: en nuestros bolsillos, gure gorputz kolpatuetan, en soledad, etorkizunarekiko beldurrean, en el dolor por quienes nos han dejado.
Beldurra eta ezjakintasuna baliatu dute beraien musika neoliberala inposatzeko, beren koreografia indibidualistan sakontzeko. Pero esa melodía nos la conocemos bien, es la misma danza de la muerte que nos vendían antes del coronavirus, es precisamente la que nos ha traido hasta aquí. Horregatik, zailtasun guztien gainetik, lehen ere egiten genuen bezala, saretu gara elkar zaintzeko, manifestatu gara gure eskubideak eta lanpostuak defendatzeko, gure musika propioa sortu dugu bizitza erdigunean jartzeko. Ha sido un año muy heavy, pero para punkyes nosotras, a tomar por Urtaran el compás.
Egin dezagun dantza, bai, baina gure erritmoan, librean, kolektiboan, inor kanpoan utzi gabe, letra eta nota askatzaileak sortuz, borroka izerdituz, eta gozatuz. Si no se baila no es mi revolución, escribio Enmma Goldman. Cuannta razón tenía. Mugitzen denak soilik sentitzen baititu kateak, egia da; baina, apurtu, aske dantzatzen duenak soilik apurtu ditzake.”
Bukatzeko Judimendiko gazteek zunba tailerra egin dute eta ekimenaren abestiarekin batera koreografia dantzatu dute Foru enparantzan.
Egun osoko irudiekin egindako bideoa prestatzen ari da Hala Bideoko lantaldea eta laster publikatuko dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!