[ARGAZKI GALERIA] Azken hilketa matxista salatzeko mobilizazioa egin da Gasteizen
Atzo, asteartea, emakume bat aurkitu zuten hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil zuen emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Hilketa matxista salatzeko mobilizazioa jendetsua egin da gaur, mugimendu feministak deituta.
Azken hiketa matxista salatzeko elkarretaratze jendetsua egin da gaur, asteazkena, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta.
Atzo, urriak 12, emakume bat aurkitu zuten hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil zuen emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin zuen ondoren. Bikotea banatzeko prozesuan ari zen. Antza denez, eztabaida piztu zen haien artean, eta hil egin zuen gizonak emakumea.
Erailketa matxistaren berriak “amorruz” eta “nazkatuta” utzi dituela azaldu dute mugimendu feministako kideek. Indarkeria matxista errotik sostengatzen duten genero sistema eta botere harremanak deuseztatzea presazkoa dela ohartarazi dute, eta horretarako ekintzetara jo beharra dagoela.
Horrekin batera, “eragile sozial, ekonomiko, instituzional, politiko zein kultural guztiei indarkeria matxistaren aurka tinko borrokatzeko deia” luzatu diete, eta autodefentsa feminista aldarrikatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!