Aratz Ortiz de Elgea (OEE Araba): “Errefuxiatu eta migrante arteko bereizketa egiteak ez du zentzurik; inork ez du ihes egiten nahi duelako”
Aquarius ontzia Valentziako portura iristeak izandako oihartzuna gorabehera, migratzaileeen egoeraren isla diren hainbat gertakari izan dira 2017-2018 ikasturtearen hondarrean. Migratzaileen eskubideen alde lan egiten duen mugimenduak Mugak zabalduz karabana antolatu du laugarren aldiz: Euskal Herritik, Herrialde Katalanetatik, Andaluziatik, Gaztelatik… ehunka pertsona joango dira Italia eta Frantzia arteko mugara eta Siziliara, errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutu eta egoera salatzera. Aratz Ortiz de Elgea Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba plataformako kideak eman zigun horren berri joan den ekainaren 18an ARABA HIZPIDEn.
-
Hizpidea: Aratz Ortiz de Elgea (OEE Araba): "Errefuxiatu eta migrante arteko bereizketa egiteak ez du zentzurik; inork ez du ihes egiten nahi duelako"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!