Aratz Estonba: “Fadi Hassanen motibazioa politikoa da, eta Palestinaren aldeko ekimen guztiak oztopatzen saiatzen da”
Palestinar sionista honen mehatxuak jasan dituzte Donostian lanean dabiltzan pertsona askok.
Fadi Hassan ezaguna egin da azken urteetan, Donostian dabilen palestinar sionista bat izateagatik. Vox alderdiko kide da bera, eta palestinar herriarekiko elkartasunez antolatutako hainbat ekitalditan istiluak sortu izan ditu, eta hainbat epaiketa ere galdu ditu horren harira.
Kaxilda Donostiako liburu-dendako kide batzuk ere salatu zituen Hassanek, berak hasitako istilu batean erasotu zutelakoan. Epaiketa hori ere galdu duela azaldu digu Aratz Estonba, Kaxildako kideen abokatuak. Hizpidean izan dugu Estonba, eta Fadi Hassanen figura azaldu digu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aratz Estonba: "Fadi Hassanen motibazioa politikoa da, eta Palestinaren aldeko ekimen guztiak oztopatzen saiatzen da"00:22:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!