Arantxa Isart (Pasaia Argitu): “Zaila ikusten dugu beraiek aitortza bat egitea beraiek antolatutako gauza bati buruz”
37 urte pasa dira Pasaian Komando Autonomo Antikapitalistetako 4 kide erahil zituztenetik.
1984ko Martxoaren 22an Komando Autonomo Antikapitalistetako 4 kide, Dionisio Aizpuru “Kurro” eta Pedro Mari Isart “Pelitxo” azpeitiarrak eta Rafael Delas “Txapas” eta Jose Mari Izura “Pelu” txantrearrak, erahil zituen Espainiako poliziak. Pasaiako Sarraskia Argitu plataformak ekimen ezberdinak antolatu ditu 37. urteurrenerako.
Arantxa Isart, Pelitxoren arreba, izan dugu gaur Hizpidean, eta berak kontatu dizkigu, alde batetik, egun hartako gertaerak, eta bestetik aitortza eta erreparazio prozesuak eman duena eta batez ere eman ez duena urte guzti hauetan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Arantxa Isart (Pasaia Argitu): "Zaila ikusten dugu beraiek aitortza bat egitea beraiek antolatutako gauza bati buruz"00:20:43
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!