Arabar, gazte eta euskaltzale
Gazte andana batu ziren joan den larunbatean Gasteizen egindako Arabako gazte euskaltzaleen II. topaketetan. Eztabaidarako eta gozamenerako tartea hartu zuten Oihaneder euskararen etxean eta SUmendi gazte espazioan egindako ekintzetan.
Topatu.eus bidez
Euskaldun, gazte eta arabar izateak batu zituen joan den larunbatean gazte ugari Gasteizen egindako Arabako gazte euskaltzaleen II. topaketetan. Urtarrilean egin zituzten lehen aldiz Arabako gazte euskaltzaleen topaketak, eta esperientzia aberasgarritzat jota bigarren aldiz elkartu dira gazteak.
Oihaneder euskararen etxean eta SUmendi gazte espazioan eztabaidarako zein gozamenerako aukera izan zuten larunbatean egindako topaketetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!