Arabar Errioxak Gaztetxe berria dauka: eraikin bat okupatu dute Eskuernagan
La Caixa aurrezki kutxaren jabetza da eraikina. Uztailaren 17 eta 18rako auzolana deitu dute.
Arabar Errioxak Gaztetxe berria dauka. Zehazki, Eskuernaga herrian okupatu dute Gaztetxea.
Okupatutako eraikinak bost urte zeramatzan hutsik eta, gaur egun, ez zuen erabilerarik. Gaztetxe berria martxan jarri duten gazteen arabera, gaur egun La Caixa aurrezki kutxaren jabetza da eraikina. Aurretik, ordea, upategia izandakoa da eraikina.
Ohar batean azaldu dutenez, “espazio feminista, antirazista, antihomofobo eta antifaxista” izango da Gaztetxea.
Datorren asterako eraikina atontzeko auzolanak antolatu dituzte: uztailaren 17an eta 18an izango dira hauek, goizez eta arratsaldez.
Uztailaren 19an, ostiralean, Gaztetxearen ateak definitiboki irekiko dituzte jaialdi batekin:
- 10:30 | Balorazio asanblada.
- 12:00 | Kalejira musikatua herritik.
- 15:00 | Bazkaria.
- 17:30 | Zarzaparrilla txarangarekin festa.
- 20:00 | Ekitaldia.
- 21:30 | Konztertuak: Igitaia, Piztupunk, Azken Hatsa, Perlata, Türbot eta RDT.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!