Arabako Bertsolari Txapelkeltako finala definituta geratu da
Martxoaren 16an, Dulantzin jokatu zen bigarren eta azken finalerdia. Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar zituzten bertsolariek, horien artean bertso, bakarkako lanean, kartzela formatuan. Dulantzin, ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu zuen puntu gehien, 330,5 puntu.
- Iñaki Viñaspre Simon, 330,5 puntu
- Oihane Perea Perez de Mendiola, 325,5 puntu
- Aroa Arrizubieta Barredo, 323 puntu
- Paula Amilburu Izargarai, 314 puntu
- Beñat Garaio Mendizabal, 304 puntu
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, 285 puntu
Beraz, martxoaren 30eko Gasteizko finalean nork kantatuko duen definitua geratu zen saioaren ostean: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Aroa Arrizubieta, Peru Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Igoa lehiatuko dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!