Arabako anbulantzietarako baliabide gehiago eskatu du LABek
Sindikatuak jakinarazi du profesional batzuk aldi baterako ezintasun egoeran daudela ekipamendu faltagatik. through Alea.eus
LABek salatu du “egunero” Arabako egokitutako hainbat anbulantzia garajean geratzen direla, eta premiazko garraio sanitarioko bi anbulantzia “12 orduz geldirik” daudela, bajan dauden langileak ordezkatzen ari ez direlako.
Sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, profesional horietako batzuk aldi baterako ezintasun-egoeran daude “Norbera Babesteko Ekipamendurik (NBE) ez dutelako”, eta beharrezko baliabideak jartzeko eskatu du, anbulantzia guztiak egunean 24 orduz libre egon daitezen eta babes-ekipoak izan ditzaten, eta bajak “ahalik eta lasterren” bete daitezen.
Era berean, kritikatu du Osakidetzak hainbat enpresarekin – Taxis edo Mercedes kasu– birusarekin kontaktua izan duten pazienteak garraiatzea adostu duela, eta, hala, langile boluntario horiek “euren osasuna arriskuan jartzen” ari direla, “arrisku gutxiagoko zereginetan lagundu dezaketenean, hala nola botikak banatzen edo maskarak garraiatzen”.
Albiste hau Alea.eus atarian argitaratu da eta Creative Commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!