Araba Tomorrow, umore serioa Patatalandiatik
“Umorea beste pertsona batzuengan irribarrea edo barrea eragiteko jendearen gaitasuna edo kualitatea da, hitz, keinu, objektu edo bestelako egoeren bidez. Alaitasuna sortzen duen giza komunikazio mota bat da”. Horrela definitzen du hain fidagarria den Wikipediak umore hitza.
Hori izango da Araba Tomorrow. Hala Bedik umorearentzako erabiliko duen esparrua. Arabako egunerokotasuna umoretik kontatuko dugu halabedi.eus-en, sarean arrantzatzen ditugun irudi eta bromak baliatuz horretarako.
Hori bai, umorea da. Albisteak serioegi edo txarto hartzeak ez du balio. Pikati hutsa bazara, Araba Tomorrow ez da zure lekua, argi eta garbi.
Sare sozialetan ere presente egongo gara:
Twitter: @arabatomorrow
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!