Anjel Oiarbide (Gure esku dago): “Herritarren borondatea da gure bermerik onena”
Anjel Oiarbide Gure esku dago ekimeneko bozeramailea izan da gaur HIZPIDEAn. Datorren ekainaren 5ean, igandea, herri-galdeketak egingo dituzte 34 herritan: euskal estatu independente bateko herritar izan nahi duten galdetuko diete 100.000 herritar baino gehiagori. Herritarren gogoa eta ilusioa nabarmendu ditu Oiarbidek: “Herritarren borondatea da bermerik handiena”. Datorren urtean beste 60 herri baino gehiagotan galdeketa egingo dutela iragarri dute gaur bertan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!