Angel Oiarbide (GED): “Ez gara ehunekoetan soilik gelditzen, eztabaida gizarteratzea da helburua”
Donostian, Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin egin dira asteburu honetan Gure Esku Dago dinamikak deitutako herri galdeketak. 28.000 pertsonatik gora hurbildu dira beren bozka ematera, 21.000tik gora Donostian (% 13,1).
Gure Esku Dago dinamikaren bozeramaile den Angel Oiarbide izan dugu gaur Hizpidean. Hainbat gauzari buruz hitz egin digu berak. Datuen irakurketa egin digu, eta datuez gain galdeketa hauek daukaten aldarrikapen balioa azpimarratu nahi izan du. Kataluniaz, erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazio eskubidearen arteko ezberdintasunez eta gizartean daukan eraginaz aritu zaigu Angel, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Angel Oiarbide (GED): "Ez gara ehunekoetan soilik gelditzen, eztabaida gizarteratzea da helburua"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!