Angel Elias (Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta): “Francisco aita santuak argi eta garbi adierazi du oinarrizko errenta martxan jarri beharko zela.”
"Inflazioak gora egitearen arrazoiak ez dira baldintzarik gabeko oinarrizko errentak sortu ditzakeenak, hau lehendik dator."
Baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren aldeko sinadura bilketa martxan jarri zuten irailean. Gutxienez 10.000 sinadura behar ziren proiektua legebiltzarrera eramateko, baina 22.000 lortu zituzten. Guztia hobe azaltzeko Angel Elias egonda gurekin hizketan.
Angelek proiektu berri honen nondik norakoak kontatu eta azaldu dizkigu eta hau eskatzeko ze baldintza bete behar diren ere azaldu digu, baita honek ekar ditzakeen onurak ere.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Angel Elias (Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta): "Francisco aita santuak argi eta garbi adierazi du oinarrizko errenta martxan jarri beharko zela."00:26:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!